Ondo etorriak irakurle zaituztedan guztiok bertsolaritzaren inguruko blog honetara. Hemen bertsolaritzaren historia irakurri ahal izango duzue, aurrerapausoak eta bilakaera eta gaur egungo elkarte eta bertsolariak ezagutu. Gainera bertsoak egongo dira irakurgai eta entzungai.


Mostrando entradas con la etiqueta lehen hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lehen hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2011/11/29

Sustrai, zuretzako zer da eskola?

Sustrai Colina Akordarrementeria (Urruña, Lapurdi, 1982ko urriaren 20a) (bertsolari,  bertso irakaslea eta kazetariaren bertsoa da honako hau, hezkuntza eta eskolaren ingurukoa alegia.
Irakurri dudanagatik, ikastolan burutu zituen lehen ikasketak. Esku pilota gustuko zuenez gero 5 urterekin hasi zen eta 17 urtera arte aritu zen. Gaur egun, bertsolaritzan dihardu.  Bertso irakaslea ere bada bertsolaria izateaz gain, hots, Hendaian, Amets Arzallusekin batera sarri. Berria egunkarirako sarrerak  idatzi ohi ditu eta Argia astekarirako elkarrizketak.
Bertsolaritzari dagokionez, bere lehen ateraldia Donostian, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan izan zelan esan genezake, 1992an. Geroztik, hainbat eta hainbat txapelketetan parte hartu izan du besteak beste, 2000an Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketan, txapeldun izan zelarik. Eta nagusien mailan, 2000 eta 2003 arteko Nafarroako txapelketetan parte hartu du, baita 2005eko  Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia  ere, azken bi horietan finalista izan zelarik. 



Beraz, hezkuntza, eskola eta bertsolaritza elkartu eta uztartzeko aukera ezin hobea dela deritzot hau. Sustraik bere esperientzia eta ikuspuntua aldarrikatzen duelarik 3 bertso hauetan:
Zuretzako zer da eskola?
SUSTRAI COLINA

2011/11/07

DIMEKO GAZTXEKO MULTIBERTSOSAIOA

Orain arte beharbada ez dut bertsolaritza umeen hezkuntzarekin edo lehen hezkuntzarekin lotu eta bada sasoia hori egiteko ere. Dimako eskolan lehengusu txikiak ditudan aldetik, badakit bertsolaritza ikasten dutela eskolan. Sano interesgarria iruditu zitzaidan eta joan den barikuan Dimako Gaztxeak multibertsosaioa antolatu zuenez gero, biak uztartzea erabaki dut sarrera berri hau idatziaz batera.
Esan bezala, joan den barikuan, Dimako gaztxean multibertsosaioa eskaini zuten. Hiru bertsolari izan ziren bertsotan eta jende asko bildu ez bazen ere, Dimako eskolako ume batzuk izan ziren bertan. Beraz, bertsolaritza eskolan ikusi eta ikasi beharrekoa dela deritzot.
Orain arte ez dut aipatu multibertsosaioa delakoa zer den, multibertsosaioa bada, bideoz, argazkiz, soinuz, zarataz eta bestelakoz osaturiko bertso saio berezia da, polita, entretenigarria eta desberdina.
Ni bertan izan nintzen eta horra hor nik ateratako argazkia.