Ondo etorriak irakurle zaituztedan guztiok bertsolaritzaren inguruko blog honetara. Hemen bertsolaritzaren historia irakurri ahal izango duzue, aurrerapausoak eta bilakaera eta gaur egungo elkarte eta bertsolariak ezagutu. Gainera bertsoak egongo dira irakurgai eta entzungai.


Mostrando entradas con la etiqueta bertso. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertso. Mostrar todas las entradas

2011/11/07

EGAÑA

Andoni Egaña bertsolari eta idazle euskalduna, Zarautzen jaio zen 1961eko urriaren bian. Lau aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusiko irabazle: 1993an, 1997an, 2011ean eta 2005ean.

Begitun, Arratia, Zeberio eta Ubideko aldizkarian Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña Arantzazun, Arratian izango direla bertsotan irakurri nuen eta horregatik, gaurko sarrera Andoni Egañari eskeinia doa.


Entzun ezazue 2009ko Bertsolari Txapelketako beren azken agurra:

DIMEKO GAZTXEKO MULTIBERTSOSAIOA

Orain arte beharbada ez dut bertsolaritza umeen hezkuntzarekin edo lehen hezkuntzarekin lotu eta bada sasoia hori egiteko ere. Dimako eskolan lehengusu txikiak ditudan aldetik, badakit bertsolaritza ikasten dutela eskolan. Sano interesgarria iruditu zitzaidan eta joan den barikuan Dimako Gaztxeak multibertsosaioa antolatu zuenez gero, biak uztartzea erabaki dut sarrera berri hau idatziaz batera.
Esan bezala, joan den barikuan, Dimako gaztxean multibertsosaioa eskaini zuten. Hiru bertsolari izan ziren bertsotan eta jende asko bildu ez bazen ere, Dimako eskolako ume batzuk izan ziren bertan. Beraz, bertsolaritza eskolan ikusi eta ikasi beharrekoa dela deritzot.
Orain arte ez dut aipatu multibertsosaioa delakoa zer den, multibertsosaioa bada, bideoz, argazkiz, soinuz, zarataz eta bestelakoz osaturiko bertso saio berezia da, polita, entretenigarria eta desberdina.
Ni bertan izan nintzen eta horra hor nik ateratako argazkia.

2011/10/20

AMETS ARZALLUS

Gaurkoan, 2010.urtean Zuberoan ospatu zen bertsolari txapelketako txapeldunaren bideoa dakarkizuet, Amets Arzallusena hain zuzen ere.



Bertsoak itxuraren ingurukoak dira, berak botatzen duenez, itxurak sarri asko engainatzen gaitu. Kanpoko itxuran zentratzen gara beti, aurreiritziak ditugu eta horik ez digute haratago joaten uzten. Bertsoetan, santu itxurak dutenak txarrenak izan ohi direla dio, eta alderantziz, itxura kaxkarragoa edota txarragoa dutenak ez direla uste bezain okerrak.

Bideoak bigarren zati bat ere badu, bertan norbaitek ez zuela zerbait beragandik espero adierazi behar du. Berak, ama harritu zueneko kontu bat botatzen du bertsotan. Bertan, eginekoak (amari lorak oparitzeak), bera ere harritu egin zuela dio, apurka apurka sentimenduz osatuz doalarik.

Sano gustuko dut Amets Arzallus bertsotan entzutea, beraz, zuek ere gozatzea espero dut.

2011/10/11

Sarrera hau berezia da sano, Igorrekoa naizen aldetik, Igorreko herriarekin lotuta dagoen bidio bat jarriko dut. Bertsolaritzari lotua (bertso batekin hasten delako) eta Igorreri erreferentzia egiten dion bidioa da. Igorreztarrak agertzen dira bertan, bertsotan, berbaz eta baita argazkietan ere. Bestelako pertsona ezagunak ere agertzen dira, Porrotx esaterako. Hor doa ba, Igorre ezagutu ahal ziateko bidioa eta baita azken lau urteotako politika eredua ere.