Ondo etorriak irakurle zaituztedan guztiok bertsolaritzaren inguruko blog honetara. Hemen bertsolaritzaren historia irakurri ahal izango duzue, aurrerapausoak eta bilakaera eta gaur egungo elkarte eta bertsolariak ezagutu. Gainera bertsoak egongo dira irakurgai eta entzungai.


2011/12/15

Mila zorion!

"Bertsolari" filma aipatu ondoren, gure historian zehar txapelketa nagusian txapeldun izandakoen izenak ekarri nahi ditut gogora:

Eta hau ere esan beharra dut: izango naiz 2013ko Txapelketa Nagusiaren zain, esperoan.

TXAPELKETA
NAGUSIA
URTEA

TXAPELDUNAK
1935
Inazio Eizmendi Manterola “Basarri”
1936
Jose Manuel Lujanbio Retegi “Txirrita”
1960
Inazio Eizmendi Manterola “Basarri”
1962
Manuel Olaizola Urbieta “Uztapide”
1965
Manuel Olaizola Urbieta “Uztapide”
1967
Manuel Olaizola Urbieta “Uztapide”
1980
Xabier Amuriza Sarrionandia
1982
Xabier Amuriza Sarrionandia
1986
Sebastian Lizaso Iraola
1989
Jon Lopategi Lauzirika
1993
Andoni Egaña Makazaga
1997
Andoni Egaña Makazaga
2001
Andoni Egaña Makazaga
2005
Andoni Egaña Makazaga
2009
Maialen Lujanbio Zugasti

"Ni oso harro pasako naiz naturala horixe da, BEHIEN AULKIAK AIPATZETIK BEHEAN AULKIAK JARTZERA"



Gaur hemen kontatu beharrekoak jada idatzitako sarrera zahar batekin du lotura. "Bertsolari" filmaren aipamena duela aste batzuk egin nuen. Joan den domekan, hilaren 11an, Igorreko kultur etxeko Lasarte aretoan "Bertsolari" filma izan genuen ikusgai. Pertsona dezente bildu giñen Xabier Altunaren filmaz gozatzeko asmotan eta dokumentala bukatzean entzundakoaren arabera, jendeak orokorrean gozatu gozatu zuela konturatu nintzen, berba onak baino ez zituztelako esan bertsolaritzaren inguruko lan ikaragarri honi buruz.

Dokumentala ikusi orduko, interneten zenbait bidio ikusita nituen, blog honetan aurkeztutakoak batzuk, eta irrikitan nengoen ikusteko. Orain, ikusi eta gero zera esan behar dut, uste nuena baino askoz hobea eta ederragoa izan dela.

Dokumentala bertsolari ezagunez, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jon Sarasua, besteak beste, eta adituz osatuta dago, baita entzulegoz eta ikuslegoz ere. Bertsolaritza bera sustraietatik azaltzen du eta bere erroak erakusten ditu, baita bertsolaritzaz gozatzen dugunun perspektiba eman ere.

Beraz, oraindik ere ez baduzu "bertsolari" filma ikusi, anima zaitez lagun!

Dokumentalean 2009ko txapelketa nagusiko erreportaiko zenait bideo  agertzen badira ere, horra hor niretzako gustukoenetarikoa, bertsolarien azken agurrak:


"Murgil zaitez euskararen munduan!"

Illart Gumuzio eta Izar Mendiguren.




"Murgil zaitez euskararen munduan" eta "guk euskaraz, zuk zergatik ez?" esaldipean antolatu zuen hilak 1ean,  eguenez, ugaoko Gazte Anbladak, bertso-triki-pintxo-poteoa. Bertan, 20 bat gazte bilduko giñen, trikitilari, panderojole, bertsolari eta bertara urreratu giñen besteon artean. Herriko tabernarik taberna ibili giñen bertsolarien bertsoek eta soinujoleen kantek animatuta.  Bertsotan Illart Gumuzio Igorreztarra eta Izar Mendiguren Laudiotarra izan ziren. 

Asko eta asko dira Ugaoko Gazte Asanbladak antolatutako ekintzak eta adibide ezinhobea dugu gaur hemen aurkeztutakoa. Beraz, blog honetatik zorionik beroenak gazte asnblada horri eta segi horrela!


BEJONDEIZUELA!!






Soinujoleak eta bertara urreratutako gazteak dantzan ikus ditzakegu argazkian.
 



Begibistan dituzuen argazkiak Ugaon bertan nik ateratakoak dira.