Ondo etorriak irakurle zaituztedan guztiok bertsolaritzaren inguruko blog honetara. Hemen bertsolaritzaren historia irakurri ahal izango duzue, aurrerapausoak eta bilakaera eta gaur egungo elkarte eta bertsolariak ezagutu. Gainera bertsoak egongo dira irakurgai eta entzungai.


2011/11/22

BERTSOLARI



Gaurkoan, Asier Altunaren filma dakart ohol gainera. Bertsolaritzari eta bertsolariei buruzko ibilbidea erakusten du luzemetrai honek. Dokumental legez aurkez nezake. Miren Amuriza, Jon Sarasua, Maialen Lujabio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus dira film honetako parte hartzaileak.
Asier Altunaren berbetan, dokumental hau bertsolaritza ezagutzen ez dutenei zuzenduta dago, bertsolaritza erakustea helburu duelarik. Gai desberdinak azaltzen dira. Bilakaera azaldu nahi dela azaltzen du, izan dituen aldaketa eta eraldaketak hasieratik gaur egunera artekoak, bertsolaritza modernoara artekoak alegia.
Bai Andoni Egaña, bai Maialen Lujanbio eta baita Asier Altuna bera ere bat datoz finaleko grabaketek emozio berezia eskeintzen diotela filmari esatean, bestelako bira bat emanarazten diola. Andoni Egañaren aburuz, entzulegoaren tratamendua aipatzekoa da. Dioenez, entzulegoaren ikuspegia azaltzerako orduan, gogoan izan dira sentipen, bizipen, ardura eta kilika horiek...
Zortzi bat adituren sentipenak ere ageri dira pelikulan.
Hitz hauek luzemetraian parte hartutakoek haimaika tebebistakoekin izandako elkarrizketatik ateratakoak dira, gehiago jakin nahi izatekotan horra hor helbide elektronikoa:
http://www.hamaikabilbo.tv/bideoteka.php?nid=3837&bilahitza=&bilatu=

Bukatzeko Maialen Lujanbiok bertsolaritzari buruz esandakoa idatziko dut, ez baitut beste era hoberik aurkitu agurtzeko:
Maialen Lujanbio: “Egiten dugunak zerbait baldin badu da benetakoa izatea bere inperfektuan eta bere bapatekoan eta bere xumean benetakotasuna da bertsolaritzaren balio nagusietako bat”.