Ondo etorriak irakurle zaituztedan guztiok bertsolaritzaren inguruko blog honetara. Hemen bertsolaritzaren historia irakurri ahal izango duzue, aurrerapausoak eta bilakaera eta gaur egungo elkarte eta bertsolariak ezagutu. Gainera bertsoak egongo dira irakurgai eta entzungai.


2011/10/11

Sarrera hau berezia da sano, Igorrekoa naizen aldetik, Igorreko herriarekin lotuta dagoen bidio bat jarriko dut. Bertsolaritzari lotua (bertso batekin hasten delako) eta Igorreri erreferentzia egiten dion bidioa da. Igorreztarrak agertzen dira bertan, bertsotan, berbaz eta baita argazkietan ere. Bestelako pertsona ezagunak ere agertzen dira, Porrotx esaterako. Hor doa ba, Igorre ezagutu ahal ziateko bidioa eta baita azken lau urteotako politika eredua ere.


2011/10/03

"Hemen su horren bueltan dantzan gabiltza."



Entzun berri dituzuen bertsoak 2009ko bertso txapelketan Maialen Lujanbio hernaniarrak eta Amets Arzallus hendaiarrak botatakoak dira. Gaur gogora etorri zaizkit eta gustoko ditudanez hor doaz.

2011/09/29

BALEAREN BERTSOAK

Gaurkoan, Benito Lertxundi Oriotarraren bertsoak izango dituzue irakurgai eta bidioan entzungai. Benito 1942. urtean jaio zen Orion urtarrilaren 6an errege egunez.
Bertsoak Orioko balearen bertsoak dira. 1901eko maiatzaren 14an harrapatu zuten oriotarrek azken balea ospetsua. Bai. Baina, ordurako desagertuta zegoen balea-harrapaketa. Lanbidea bera zegoen desagertuta. Beraz, oriotarrek, balea ikusi zutenean, ez zekiten oso ondo nola harrapatu behar zuten.
Balea gaixorik zegoen, eta Orioko hondartzara hurbildu zen. Arrantzaleek arpoiak eta dinamita lortu, eta harrapatu egin zuten. Baina hori saltzeko merkaturik ez zegoenez, balea erakusteari ekin zioten. Turismorako ikuskizuna bihurtu zuten animaliaren gorpua. Azkenean, bazterrak astindu ondoren, mingainetik erauzitako olioa saltzea lortu zuten. Nekez lortu zuten balea behar bezala aprobetxatzea; berrogeita hamar urte lehenagotik zegoen merkatu hura itxita. Garai hartan ere anekdota bat izan zen balea. Eta Benitok gertakizun hori bertsoetara eraman zuen.

2011/09/27

BERTSOLARITZAREN INGURUAN

Euskal kulturaren alorrik harrigarriena bertsolaritza da. Bertsolariei esker, euskara lilluragarria bihurtzen da. Gai inposatu baten inguruan bertsoak bat-batean sortzeko gai dira, erritmoa eta errimak errespetatuz. Gehienetan bi bertsolari ari dira, batek besteari erantzunez. Aspaldiko ohitura hori biziki arrakastatsua da Euskal Herrian, bertso saioek eta txapelketek frogatzen duten bezala. Bertso eskoletatik atera belaunaldiek bertsolaritza maila handi batera eraman dute, eta batzuek esperientzia artistiko berriei nahasten dute.

Sarreraren iturria: http://www.eke.org/bertsolaritza